Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen handia TAKE Aralar Kirolak lortutakoa.

Junior neskek bolada onarekin jarraitzen dute, eta bigarren faseko hirugarren garaipena lortzen dute hainbeste partiduetan.

Gogotsu bidaiatzen zuten Tolosarrek Donostira, BeraBera Kursal taldearen aurka lehiatzera. Bigarren fase honetan, lidergoa partekatzen dute tolosarrekin, beraz larunbat honetakoa ez zen beste edozein partidu bat. Lehen fasean topatu ziren bi kasuetan, erraz eraman zuten garaipena Donostiakoak, baino gure neskak denborarekin aurrera pausoak emateari ez diote utzi, eta denboraldi hasieran zirena baino talde gehiago direla erakusteko gogotsu ziren. Ainara, Andrea eta Leire geratzen ziren kasu honetan deialditik kanpo.

Inauteriak ondoren, partidura denbora eskasekin aiatu eta gero, eta beroketa eskasa baten ondoren, ez zegoen oso argi nola kantxaratuko zen taldea, baino lehiaren hasiera ezin hobea izan zen Tolosarren aldetik, 0-7ko partziala Donostiarrak ustekabean harrapatzea lortzen zuen. Etxekoek orduan 2-3 zonan sartzea erabaki zuten, eta egoera honek Tolosarren erritmoa moztea lortu zuen, lehia berdindu egin zan, baino gure neskak ziren agintzen jarraitzen zutenak, 11-17 laurdenaren amaieran. Bigarren laurdena parekatuagoa izan zen, Donostiarrek zonan jarraitzen zuten, eta erasoan erakusten hasi ziren zergatik izan dira denboraldiko ekipo onenetariko bat, ala ere TAKE-koek inor baino gogo gehio jartzen zuten kantxan, markagailuan zeukaten abantaila mantenduz atsedenaldira, 26-31.

Hirugarren laurdena antzekoa izan zen, Donostiarrak kalitatezko saskiratzeak lortzen zuten, baino gure juniorrak ez ziren kikiltzen eta intentsitate berdinarekin jarraitzen zuten erasotzen. Laurden honetan abantaila handitzea lortzen zuten TAKE-koek, Amaiaren hiruko bati esker besteak beste. Ondo bilatutako taula!

Baino orain arte ikusitakoa ona bazan, zetorrena are hobeagoa izan zen. Erabakigarria den laugarren laurdenean, taldea jarrera ezin hobearekin kantxaratu zan, jokalari guztiek baloi guztiak borrokatzen zituzten, eta erasoan Ainhoa Simpler eta Lore Lakunza 13 puntu jarraian sartzeko konbinatu ziran. BeraBera-koek ez zekiten zer egin partziala gelditzeko, eta lehia bertan erabakita utzi zuten TAKEkoek. Bukaerako emaitza 54-68.

Kasu hauetan jokalariak zoriontzea besterik ez da geratzen. 40 minutuak kontzentratuta igaro zituzten, borrokatzeko gogoekin, eta garaipena Tolosara eramateko gai zirenaren ziur. Jarrera honekin, edozein aurkari aurpegira begiratzeko gai izango da taldea. Aipatzekoa, denboraldi hasieran, aurkari berdinaren aurka jolastutako partiduetan ikusitakoarekin desberdintasuna, dudarik gabe, hobetzen jutearen helburua betetzen hari da taldea. Asten zehar 16 jokalariek egiten duten lanari esker dudarik gabe. Zorionak neskak!

Beti bezala, lan asko geratzen da aurretik! Lan hori burutzeko gogoa da taldea bide onetik eramaten hari duena, berdin jarraitu behar dugu!

Garaipen honekin, taldea bigarren faseko lidergoan ipintzen da 3-0 markarekin. Datorren larunbatean 12:00-tan Usabal-en, Carnicas San Marcial taldea aurkeztuko da, sailkapenean soilik partidu bat gutxiago galduta duena. Beste lehi gogorra bat, taldearen progresioa aztertzeko.

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu