Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Saskibaloi partidu itsusia, garaipen polita

Nahiz eta ez garatu beraien saskibaloi onena, garaipen berri bat lortzeko gai izan ziran TAKE Aralar Kirolak-eko neskek

Beroketak aurreratzen zuen larunbat honetako partidua ez zela izango lehia erosoa. Kantxa arazoak zirela eta, taldea ezin izan zuen 5 minutu baino gehiago berotu, ala ere, taldearen gogoak ez ziran murriztu, garaipen berri bat lortzeko irrikan bai zeuden gure neskak. Horretako, larunbat honetan, ezin zuten Lide, Andrea, eta Onintzaren laguntzarekin kontatu.

Laster erakutsi zuen Hondarribiko taldeak, zein zen beraien intentzioa goiz honetan. Defentsan 5 jokalariak guztiz itxita zona barruan, eta aurkariak kanpoko jaurtiketan egun txarra eduki dezan fidatu. Zaila izango zan planteamendu horren aurrean, saskibaloi partidu polita ikustea, eta hala gertatu zen. Ez zaion gaizki atera estrategia Hondarribiko taldeari. Tolosakoei asko kostatzen zitzaien saskirako bidea aurkitzea, eta azken asteetan hobetzen doan erasoko jokoa, larunbat honetan ez zuen burutu taldeak. Ala ere, ekipo honen nortasuna den borrokatzeko gogoak, berdin jarraitzen zuten, eta horrekin atera beharko zen aurrera lehia.

Lehenengo laurdenean, Hondarribiak nahi zuen jokoa jolastu zen, eraso eta defentsa luzeak, saskiratze gutxi, eta markagailu baxua, 4-7 lehen hamar minutuetan. Bigarren laurdenean ordea, Tolosakoek lortu zuten erasoan erritmoa aldatzea, saskirako bidea beste agresibitate puntu batekin bilatzen zuten, eta presioan egindako lana, bere fruituak ematen hasi zuen. 16-9ko partziala laurden honetan, eta atsedenaldira 4 puntuko abantaila.

Hirugarren laurdena antzeko bidetik jarraitu zuen, TAKE-koek presioari esker saskiratzea lortzen zuen, eta Hondarribiko neskak ordea, geroz eta arazo gehiago zituzten erasoan. Laurden honen bukaeran abantaila 8 puntukoa zen jada, eta bazirudien etxekoak partidua kontrolpean zutela, baino azken laurdenean gertatutakoa ez zuten espero.

Azken 10 minutu hauetan, Hondarribiko neskek 3-2 zonan sartu ziran, eta gure juniorrek ez zuten aurkitzen defentsa hau hausteko bidea. Kanpokoek ordea, gutxika desabantaila murrizten zuten. Laurdenaren lehen 8 minutuetan 0-10eko partziala eta abantaila kanpokoentzat. Itxura txarra gure neskentzat, baino ohikoa den bezala, hauek ez zuten besoak jaitsi, eta benetan zaila zen situazio baten aurrean, borrokatzen jarraitzea erabaki zuten gure neskek, benetan zoriontzeko jarrera!

Irati-k sartutako tiro libre baten ostean, Miren-ek egundoko hirukoa lortu zuen 2 puntuko abantaila emateko TAKE-koei azken minutuan. Bukaeran pare bat defentsa oso onak, eta garaipen berri bat etxean. 12 jokalariek egindako lana aipatzekoa izan zen, batzutan gertatzen da gauzak ez direla nahi bezala ateratzen, eta egun horietan benetan zaila izaten da borrokatzeko gogoak aurkitzea, larunbat honetan gure 12 jokalariek (gehi Lide, taldea aulkitik laguntzera etorri zena) gai izan ziran hau egiteko. Zorionak neskak!

Honekin, 4 dira bigarren fase honetan lortutako garaipenak, hainbeste jardunaldietan. Taldea sailkapenaren lehen postuan jarraitzen du, eta taldearen dinamika ezin hobea da. Hau ez hausteko, eta bide berdinean jarraitzeko, badakite gure neskek zein den bide bakarra: Lana, lana, eta lana.

Datorren ostiralean, benetan zaila izango den erronka, Ordizi-an aurkako lehia. Bere honena eman beharko dute berriro gure neskak. Aupa ekipo! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu