Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen bat eta porrot bat Junior neskentzat.

TAKE-ko junior neskak, bi partidu jokatu dituzte zubi honetan, BeraBera Kursal indartsuaren aurka ezin izan zuten, eta BeraBera Ulia-ren aurka ordea beraien onena atera zuten.

Bi partidu egokitzen zitzaien asteburu honetan TAKE Aralar Kirolak-eko neskei. Taldea ligako lehen postuetan bukatzeko borrokan jarraitzen du, beraz partidu guztiak dira garrantzitsuak garai honetan.

Ostegunean BeraBera Kursal talde indartsuaren aurka lehiatu zen taldea. Sailkapenaren goran berdinduta zeuden bi taldeak, beraz partidu berezi horietako bat zen. Kasu honetan Onintza, Ainara eta Amets geratu ziren deialditik at.

Nahiz eta partiduko lehen saskiratzea Tolosarrentzat izan, laster erakutsi zuten Donostiarrek, taldea osoa egon ezkero, ligako talde boteretsuenetarikoa dela. Laurden osoan, lehenengo saskiratze hori izan bai ziren Tolosarrek lortutako puntu bakarrak. Defentsan ez zuten lan txarra burutu, baino erasoan, Donostiarrek planteatutako defentsa itxia apurtzeko biderik ez zuten aurkitzen gure neskak.

Bigarren eta hirugarren laurdenean gauzak antzera joan ziren, TAKE-koek saiatzen jarraitzen zuten, baino Donostiarrek defentsan bakarrik ez, erasoan ere asko asmatzen hari ziran. Egun hauetan, normalean sartu egiten diren jaurtiketak, ez dira sartzen, eta gure neskak, kontraeraso eta tiro libre ugari akastu zituzten. Horrela gauzak, azken laurdenera, emaitza erabakita zegoen. Momentu honetan, talde honetan ohikoa den harrotasuna agertu zan, eta bukaeraino borrokatzen jarraitu zuten neskak. Azken laurdena irabaztea lortu zuten, baino bukaerako emaitza 25-46 izan zen BeraBera-koen alde. Ez zen osteguna, taldearen egun onena izan.

Baino kexatzeko denborarik ez zegoen, larunbatean BeraBera-ko bigarren taldearen aurka lehiatzea egokitzen bai zen. Hau bai, irabazi beharreko norgehiagoka.

Kasu honetan ere, lehiaren hasiera ez zen izan Tolosarrek espero zutena. Berriro ere (ligan ohitura bilakatu den bezala), zonaren aurka erasotzea egokitzen zitzaion taldeari. Eta nahiz eta eraso aukera onak landu, taldeak ez zuen asmatzen. Honen ondorioz, lehenengo abantailak Donostiarrentzat izan ziren, 6-9 lehenengo laurdenaren bukaeran. Sentsazioak ez ziren txarrak, baino denbora aurrera zihoan eta taldeak saskiratze ugari huts egiten jarraitzen zuen. Lehiaren 15. minutuan markagailua 8-17koa zen kanpokoen alde, baino hemendik aurrera bakarrik talde bat izan zen kantxan, TAKE Aralar Kirolak.

Atsedenaldira Tolosarren aldeko 8-0eko partzial batekin heldu zan, markagailuari buelta eman zioten hirugarren laurdenean TAKE-koek. Eta nahiz eta hirugarren laurdenean BeraBera-koek partidua berdintzea lortu, azken 10 minutuetan gure neskek 18-0eko partziala lortu zuten. Betiko gogoak defentsan, gehi erasoko joko eraginkorrari esker lortu zuten partziala. Baloia azkar mugitzen zen alde batetik bestera, jokalari guztiak gehitzen zuten, eta lehen zatian sartzen ez ziren jaurtiketak, orain sare barruan bukatzen zuten. Ikustekoa izan zen azken laurden hau. Zorrionak neskak! Bukaerako emaitza 44-22.

Emaitza hauekin, taldea gorako postuetatik ez da erortzen, eta bi jardunaldi faltan, zerbait handia lortzeko aukerekin jarraitzen du.

Orain 4 aste aurretik hurrengo partidu-arte, lanen jarraitzeko, eta hobetzeko aukera ederra! Asten zehar gogor arituko dira neskak beste aurrera pauso baten bila!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu