Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ustekabean iritsi da porrota kadete neskentzat

Entrenamenduetako lana hobetu beharrean da taldea

Bigarren porrota iritsi zen larunbatean TAKE Aralar Kirolakeko neskentzat larunbatean, Bergaran. Goizean goiz abitu ziren neskak Tolosatik, Leyre eta Maialenen bajak zituzten oraingoan.

Ustez, erraz irabazteko taldea zuten aurrean, baina taldeak azkenaldian entrenamenduetako intentsitatea galdua zuen. Aurreko partiduetan ere, nahiz eta emaitza onak lortu, jokoan atzerapausoa egin zutenaren sentsazioa geroz eta handiagoa zuten.

Partidu aldrebes batean murgildu ziren gure neskak. Lehen bi laurdenetan markagailuan aurretik egotea lortu zuten, baina ez zen erasoari dagokionean zorte handirik izan. Aurrean zuten taldeak gogor borrokatu zuen partiduko minutu bakoitza eta azkenean, 38-37ko emaitzarekin amaitu zen partidua.

Ez da burua jaisteko momentua, denboraldi borobila burutzen ari zarete, ez dago zalantzarik! Eutsi lanerako gogoari eta jarraitu bide berdinean!

Larunbatean jolastuko dute hurrengo partidua gure neskek, Tolosan 12:00tan.

Aupa zuek!!

1,2,3… TAKE!!

menu
menu