Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenaren bidera itzuli da TAKE Iurre Taberna

Oso partidu serioa eginez, Mondragon Unibertsitatearen gainetik pasa ziren (64-44).

Denbora gehiegi zeraman TAKE Iurre Tabernak garaipena ezagutu gabe, kontzentrazioa galtzeak kalte handia egin ohi dio taldeari eta, askotan, 5 minutuko despiste momentu bat nahikoa da garaipenak ihes egiteko.

Dinamika horri buelta emateko prest kantxaratu ziren jokalaria Arrasateko taldearen aurka, eta hasieratik ikusi zen talde guztia partidan sartuta eta lan egiteko prest zegoela. Lehen minutuak, hala ere oso berdinduak izan ziren. Tolosarrek baloia ondo mugituz aurre hartzen zuten, baina kanpokoek etxekoei bizkarra irabaziz atzetik baina gertu jarraitzea lortzen zuten. Lehen laurdena 24-19 amaitu zen.

Bigarren laurdena hasi ziren gauzak TAKEkoen alde jartzen. Hortzak estutu eta Arrasatearren mozketak hobeto zaindu ziren. Laguntzak egiten oso adi egon ziren gainera. Kanpokoek ez zuten lortu horri aurre egitea ezta presioarekin baloiak lapurtzea ere, aldea handituz joan zelarik: 40-24 atsedenaldian.

Argi utzi zen beste hogei minututan lana berdin edo gehiago egin behar zela garaipena poltsikoratzeko, eta gaurkoan, ez zen despisterik egon. Partida bukaera arte lanean jarraitu zuten deialdian zeuden 9 jokalariek, aldea handiagoa egitea ere lortzen. Merezitako garaipena beraz, jarrera zein den eta lana nola egin behar den erakusten duena, amaieran, TAKE IURRE TABERNA 64-44 MONDRAGON UNIBERTSITATEA.

Taldeak oporrak izango ditu orain eta ondoren denboraldiaren azken txanpari ekingo dio, 3 partida geratzen baitira txapelketa amaitzeko. Ondo pasa egun hauek!

1,2,3…TAKE!

menu
menu