Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Luzapenean garaipena Ardoiren aurka

TAKE Tolosa 80 - Megacalzado Ardoi 73

Bolada onean dago TAKEko mutilen lehen taldea. Maila mantentzeko helburua lortuta lasaitasunez, baino konpromezu handiz aritu dia lanean EBAko taldea. Lau jardunaldi aurretik eta astebururo konpetitzen jarraitzeko helburua markatu du taldeak. Partidurako Ibai Gilen baja izan zuen taldeak, bigarren taldearen partiduan mina hartu baitzuen.

Aurrean egongo zen taldea ez zen edonor. Jokalari bikainak dituen Ardoi bigarren sailkatua izango zen aurrean. Etxetik kanpo bikain ari zen taldea zen Zizurreko taldea.

Partidua ondo hasi zen tolosarrentzat. Segituan hamar puntuko abantaila lortu zuten urdiñek. Defentsa gogorra eta kontraeraso azkarrak baliatuz markagailuan tartea hartu zuten baino defentsan eginiko akatsak Ardoiek partiduan sartzeko erabili zituen. Kanpotarren hiruko batekin amaitu zen lehen laurdena markagailua 18-17 utziz.

Bigarren laurdenean TAKEkoak defentsan fin ibili ziren eta saskirako bidea gogor itxi ziten. Defentsako lana baliatuz atsedenaldira hamar puntuko abantailarekin iritsi ziren.

Atsedenaldiaren ondoren nafarrak gogor atera ziren eta segituan markagailuko abantaila jan zuten. Azken laurdenera puntu bateko abantailarekin iritsi ziren kanpotarrak. Hamar minutu eta dena erabakitzeko azken laurdenean. Azken laurdena oso berdinduta joan zen baino Ardoiekoek 3 puntuko abantaila lortu zuten 20 segundu falta zirenean. Goarrek hiruko batekin partidua berdindu eta zoramena eraman zuen beteta zegoen Usabal kiroldegira. 15 segundu aurretik eta Ardoiekoak baloiarekin. Azken jaurtiketan Urtasunek huts egin zuen eta partidua luzapenera.

Luzapenean Gaizka Maizak (29 puntu) taldea gidatu zuen bere puntuekin eta hasieratik abantaila lortu zuten etxekoek. Kanpotarrak saiatu arren gehienez 3 puntura gerturatu ziren eta amaieran garaipena etxean gelditu zen. Azpimarratzekoa talde osoak defentsan eginiko lana eta pibotek partidu osoan zehar egin zuten borroka. Beste behin talde osoak partidu ona eginez garaipena Usabalen gelditu zen zaleen gozamenerako.

Denboraldiko 13. garaipena eta taldea sailkapeneko 5. postuan kokatzen da. Hurrengo astean irteera zaila izango du taldeak Valladoliden baino han ere zaletuen laguntza izango du taldeak. 40 pertsonatik gora espero dira taldea animatzen eta asteburua pasatzen. Seguru giro bikaina izango dela beste behin TAKEko familiaren inguruan.

menu
menu