Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Amaitu dute senior neskek denboraldia

Igoera fasean izan dira denboraldi amaiera honetan

ANTIGUA-LUBERRI liderra izan zuten aurrean senior neskek denboraldia ixteko. Guztia erabakita eta gutxi zegoen jokoan, dena den, urtea sentsazio onekin amaitzea garrantzitsua omen da eta partidu polita jokatu zuten urdinek denboraldian zehar areriorik izan ez duen talde donostiarraren aurka. Amaierara aukerekin iritsi ziren eta partidua irabazteko azken aukera ere izan zuen taldeak baina azkenean ezin izan zuten liderra gainditu. Azken emaitza 36-37 izan zen.

Orokorrean, denboraldia ona izan da eta aurreko denboraldiarekin alderatuz emaitzak hobetzea lortu da. Hala ere, denok, gehiago egin ahal izanaren sentsazioarekin amaitzen dugula uste dugu.

Bigarren denboraldia du taldeak igoera fasean sartzen dela eta urte batetik bestera, gorako taldeekiko aldea txikitzen ari dela nabaria da baina hala eta guztiz ere, oraindik taldeari azken pausu honetan sinistea falta zaio, horrenbesteetan esan dugun, gorako taldeekin lehiatu eta helburu handiagoetan pentsatzea.
Taldea egiten ari da eta honek taldearen erregulartasunean eragin zuzena izan du. Hala ere, honek ez du datorren urteari begira aitzakia bat izan behar, azkenean taldea jokalari eta entrenatzaileek egiten dute eta hauek dira aurten falta izan den heldutasun puntu hori taldeari eman behar diotenak.

Ikasketekin gertatu ohi den bezela, kurtso amaierara iritsita, urte osoko lanaren baloraketa egitea tokatzen zaio norberari. Ondo egindakoak kontutan hartu eta hobetzekoetaz hausnartu bai jokalari bezela eta bai talde bezela.

Argi dagoena zera da, datorren urtean egongo direnek exigentzi maila igo beharko dutela. Taldeak lehiakorra izan behar du eta honek helburuak izatea suposatzen du bai jokalari eta bai talde bezela. Klubak nesken gaitasunean sinisten du eta honen alde apostu egiten du, orain taldea da hori egin dezakeela sinistu behar duena.

Amaitzeko, junior taldea eskertu urte osoan zehar eskeinitako laguntzagatik.

Ateak zabalik daude eta gure esku dago bidea egitea.

1, 2, 3… XUSTA!!!!

menu
menu