Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Euskadik Venezuela menderatzea lortu du (84-49) eta TAKEk Euskadi U19 garaitu du

basketbasko.com-etik ateratako kronika

Euskadik berriz ere garaipena erdietsi du Venezuelaren aurka, bi taldeen artean jokatutako bigarren partidan, hasieratik euskaldunak nagusi izan ziren.

Partidako lehen unean control uneak izan ziren bi taldeentzat, non defentsak ezin ziren eroso aritu, eta bi taldeen erasoak ikuskizun polita eskeini zuen Tolosara bertaratutako zaleei (21-18).

Bigarren laurdenean, Jon Txakartegiren neskek defensa igo, erasoa hobetu, eta Venezuelaren erasoa gelditzea lortu zuen, Horri esker, markagailuan abantaila lortu zuten, eta gainera kanpoko jaurtiketei esker, atsedenaldira 13 puntuko abantailarekin heldu ziren (40-27).

Bigarren zatian, euskaldunen jokorik ikusgarriena ikusi zen lehen minutuetan. Defentsan ia perfekzioa lortu zuten, eta horri esker, abantailak handitzea lortu zuten. Euskaldunek ez zuten intentsitatea jaitsi, eta venezolarrak nekea nabaritzen hasi zirenean, hirugarren laurdena 62-35eko emaitzarekin amaitu zen, partida jada apurtuta zegoelarik.

Azken hamar minutuetan, Txakartegik minutuak banatzen jarraitu zuen, eta horrela, defentsako intentsitatea mantendu zuten, azken emaitza ezarri arte; 84-45.

Euskaldunen garaipena talde-lanean oinarritu zen, batez ere bost jokalarirengatik (Asurmnedi, Aldalur, Olabarria, Agirre eta Lazaro), eta kanpoko jaurtiketa erabakiorra izan zen, 13 hiruko saskiratu zituzten 23 intentotatik.

Partidako fitxa

Euskadi 84 (21+19+22+22): Asurmendi (13), Monasterio (3), Gonzalez (0), Aldalur (11), Olabarria (15), Agirre (11), Iparragirre (2), Lazaro (10), Pardo (7), Eraunzetamurgil (6) eta Molinuevo (6).

Venezuela 49 (18+9+8+14): Landaeta (0), Silvia (31), Corrales (4), Marquez (5), Ortega (0), Duran (5), Perez (-), Marcano (0), Polanco (0), Bolivar (0), Guzman (0) eta Rivera (2).

TAKE Tolosa nagusi Euskadiren aurka (66-57)

Getxoko Nazioarteko Txapelketari begira jokatutako lehen partidan ezin izan zuen U20ko Euskal Selekzioak garaipena erdietsi EBA Mailako TAKE Tolosaren aurka.

Iurgi Caminosen mutilei kosta zitzaien partidan sartzea, eta lehen laurdenean erasoan huts dezente egin zituzten, eta hori baliatu zuten tolosarrek lehen laurdena 10 goitik amaitzeko (16-6).

Euskadik bigarren laurdenean hobetu zuen, defentsako lana intentsitatez igo, eta erasoan gauza gehiago ikusi ziren, eta 0-14ko partzialarekin markagailua iraultzea lortu zuten. Une horretatik, partida berdindu egin zen, atsedenaldira euskaldunak bat goitik heldu zirelarik (28-27).

Hirugarren laurdena, guztietatik berdintsuena izan zen, bi taldeetako inor ez baitzen gai izan partidaren kontrola bereganatzeko. Euskadik sei puntuko abantaila lortu bazuen ere azken minutuetan, tolosarrek berdintzea lortu zuten, azken laurdenera 46nako berdinketarekin heldu zirelarik.

Partida azken laurdenean erabaki zen. Bertan, euskal selekzioak ezin izan zuen tolosarren zonakako defensa gainditu, eta berau baliatu zuten tolosarrek markagailuan aldeak lortzeko. Bahin hamar puntuko aldea zutela, mantentzea lortu zuten, 66-57ko emaitzarekin garaipena lortu zutelarik.

Partidako fitxa

TAKE Tolosa 66 (16+11+19+20): Azaldegi (16), Artetxe (7), Arregi (0), Moreno (4), Cruz (3), Izagirre (4), Aranburu (13), Vidaurre (1), Lasa (10), Birawi (6), Lakunza (0) eta Aranzabal (2).

Euskadi 57 (6+22+18+11): Gabilondo (0), Hevia (0), Artiñano (6), Sainz de la Maza (13), Beraza (0), Sanz (2), Astigarraga (2), Mendia (15), Maiza (9), Merketegi (1), Sarasola (4) eta Urtxulutegi (5).

menu
menu