Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE IURRE TABERNA 54 - UNAMUNO 71

Usabalera gerturaturiko zaleek TAKEko mutilen borrokarekin gozatu zuten

Euskal Ligako lehenengo partidua zuten gure mutilek etxean, eta aurkaria Bilboko Unamuno talde indartsu eta garaia.
Lehen laurdenean erabaki zen partidua, 9-24, bilbotarrek asko asmatu zuten hirukoekin eta Take-ko mutilek arazoak izan zituzten kanastak eskuratzeko. Baina hurrengo hiru laurdenetan etxekoek aurpegia eman zuten eta oso lan txukuna burutu ere. Hiru laurdenetik bi laurden irabaztea lortu zuten eta momentu batzuetan markagailuan gerturatzea lortu ere.
Oso goiz da oraindik eta nahiz eta bi porrot jasan jokatutako bi partiduetan, seguru gaude gure mutilek denboraldi bikaina burutuko dutela. Ilusioa, griña eta konpetitzeko nahia erakusten ari dira entrenamenduetan eta oso balore polittak dira horiek denboraldi osoko etxea eraikitzeko.

1, 2, 3, TAKE!!!

menu
menu