Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Oxigeno faltan

TAKE Ernioko neskek Askatuak taldearen aurka ez zuten irabazterik izan. Emaitza: 55-36.

Denboraldiko lehen partiduak dakarren ziurgabetasunarekin joan ziren igandean Donostiara TAKE Ernio taldeko jokalari borrokalariak. Hauen artean, Paularen hutsunea nabari zen, belauneko minen ondorioz azken asteetan entrenatzeko arazoekin dabilena. Ea azkar sendatzen zaren Paula!
Partidua bizi hasi zen, Tolosarrek sekulako mugikortasuna eta bizitasuna erakutsi zuten lehen minutu hauetan eta horri esker, baita baloi dezente lapurtu ere. Lapurreta hauen ondorengo sarreretan ordea, behin eta berriro huts egin zuten. Hori dela eta, ez zuten lortu markagailuan abantaila lortzerik.
Bi faktore nagusi izan ziren partidua erabaki zutenak. Batetik, talde baten eta bestearen arteko aldea saski azpiko jaurtiketetan. Donostiarrek, alor hau Tolosarrek baina askoz ere hobeto menperatzen dutela erakutsi zuten, patxadaz eta behar zen denbora hartuta amaitzen baitzituzten jokaldiak behin eta berriz.
Beste alde batetik, laurden amaierek erabaki zuten partidua. Laurdenen erditik aurrera, gure nesken erritmoa nabarmen jaisten zen eta arreta akats batzuk tarteko aurkariei saskiraketa errazak lortzeko aukerak ematen zizkieten. Denborarekin eta jarrera onarekin hobetuko dira ezinbestean alor hauek. Aipatzekoa, neskek beren akatsak identifikatzeko eta aztertzeko egin zuten lana.
Saskiratzaileak: Saioa (2), Garoa (11), Oihane (7), Ixiar (0), Nerea (2), Eli (8), Jasone (6), Aiora (0).
Partidu guztian zehar jarrera ona erakutsi zenuten, segi horrela!
1,2,3 TAKE!

menu
menu