Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Intentsitatea falta denean…

TAKE Tolosak denboraldiko lehen jipoia jaso zuen larunbatean

Junior mutilek ezin garaipenik erdietsi larunbat arratsaldeko partiduan. Azken emaitza 55-31 EASO 98ren alde.

Intentsitatea falta denean oso lan nekeza izaten da partiduak aurrera ateratzea, pauso bat atzera joaten baitzara uneoro. Horixe gertatu zitzaien gure mutilei Paco Yoldi kiroldegian zuten larunbateko zitan.

14-7 ko emaitzarekin bukatu zen lehen laurdena etxekoen alde, eta gureak saskira begira zuten egunik onena ez zela izango ikusi genuen hasieratik.

Erasoaren faltan, defentsa eske intentsitatea igotzea eskatu zitzaien jokalariei baino freskotasun faltak bere horretan jarraitu eta 7ko diferentzia kontran zutela joan ziren aldageletara.

Partiduari buelta emate asmotan irten ziren gureak kantxara baina hirugarren laurden hasieran espero ez genuen berri txarra jaso genuen partidura bertaratutakoak, Mikel Lakunza todoterrenoaren lesioa. Orkatila puztu puztu eginda eta min zantzu nabarmenekin atera behar izan zuen partidutik eta ospitalean esan zioten bihurritu larri xamarra zuela. Hala ere, errekuperazio prozesuarekin hasi zaigu jada lanean, beraz lasai egon gaitezke, hilabete baten bueltan gerra ematen izango baitugu. Animo asko hemendik Mikel!

Gertakizun hortatik aurrera partiduak ez zuen buelta gehiagorik eduki, Easoko jokalariak jaun eta jabe izan baitziren gelditzen zen tarte horretan.

Datorren partidua Urriak 24ean izango dute, Donostian.

Ia martxa pare bat igo eta saskibaloiaz gozatzea lortzen dugun!!! 1,2,3, TAKE!

menu
menu