Aurkaria hobea denean ezin irabazi
Bigarren porrota erdietsi zuen Take arrospe taldeak Aretxabaletara egindako bidaian
Lehen partida zuten neskek etxetik kanpo eta bidaiaren nekeak edo etxetik kanpo jokatzeak ez zieten utzi neskei partiduan behar den bezala sartzen. Hasiera hasieratik ikusi zen aurkariak hobeak zirela eta zaila izango zela garaipena erdiestea.
Markagailua alde batetara utzita neskek ez zuten horren lan kaxkarra egin, ahal zuten guztia saiatu ziren eta gauzak ahalik eta ondoen egin zituzten.
Hala ere neskak pozik irten ziren aldagelatatik, lehen aldiz "aldagela pribatua" izan zuten beraientzat bakarrik, hori pagotsa hori!
Hurrengo astean etxean jokatuko dute zarautzeko Zast taldearen aurka, ea zorte hobea duten eta garaipenetik gertu ibiltzen diren. Aupa neskak!!