Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ttipi-Ttapa

Aurrera pausu garrantzitsua eman zuen Aralar Kirolak senior nesken taldeak bere jarreran larunbat arratsaldean jokatu zuen partidan

Ordiziako talde gaztearen aurka jokatu beharreko partida, errefentzi nahastuen partida zen. Ordiziak junior mailako talde ona zuen joan den denboraldian baina aurten emaitzak ez dira onak eta aldeak handiak dira.

Partidak hasieratik erakutsi zuen nondik nora joango zen. Tolosako “mendizaleak” partida serio bat egin nahi zuten eta bide batez, kontzeptu desberdinak lantzeko aprobetxatu.

Kantxara irteten zen jokalari bakoitzak bere bertsiorik onena eskaintzen zuen eta taldeko lanean murgiltzen zen burubelarri. Taldeko lana eskatu zen ahulkian eta entrenatzaileen eguneko nahia betetzeko asmoa zuten jokalariek.

Amaieran, 20-67 ko emaitza izan zen eta taldea emaitza ona izan bazen ere, gustura itzuli zen herrira aukera aprobetxatu zuenaren pentsamenduarekin.

Datorren astean, taldeak atsedenaldia izango du eta hurrengo bi partidak ondo prestatzeko aukera izango du bi astetan zehar. Estutu eta lehen helburua betetzeko garaia heldu da.

Aupa neskak eta eutsi lanean!!!

1,2,3…Xuxta!!!

menu
menu