Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hirugarrena jarraian Orbelarentzat

Ondo hasitakoa ondo bukatu zuen taldeak eta garaipen garrantzitsu bat etxeratu zuten tolosarrek

Partiduan oso sartuta hasi ziren mutilak, bazekiten partiduaren garrantziaz eta ez zuten hutsik egin nahi. Nahiz eta baja batzuk izan taldea sendo azaldu zen lehen minututik. Saskia erraz ikusi zuten, Ikerrek batez ere, lehen hamar puntuak bereak izan baitziren. Horrela hasieratik aurre hartu zuten markagailuan eta ez zieten aukerarik eman aurkariei, lehen laurdena 11-15 amaitu zelarik.

Bigarren laurdena bide beretik joan zen, atzean sendo eta aurrean saskirako bidea erraz topatuz, lehen aldiz denboraldi honetan baloia ongi mugitu zuten eta jaurtiketa errazak lortzeko gai izan ziren, horrek dakarren ondorio positiboarekin. Atsedenaldira 10 puntuko abantailarekin iritsi ziren.

Atsedenalditik bueltan bide beretik jarraitu zuen partiduak, atzean sendo eta aurrean taldekide guztiek gehitu zuten beraien harritxoa. Azken emaitza 41-61.

Hurrengo asteburuan usabalen jokatuko dute Mondragon taldearen aurka, irabazi beharreko partidua ondoren afarian parranda egiteko askatasuna eduki dezaten.

menu
menu