Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Etxekolanak eginda

TAKE Aralar Kirolakek, zailtasun handirik gabe gainditu zuen Errobide Irun taldea, 56-25eko markagailuaz

Larunbat goizean, taldearentzat ez ohikoa den goizeko 10:30-tan, Irungo Erroibide taldearen aurka lehiatzea egokitzen zitzaien TAKE-ko junior neskei. Usabaleko kantxara sartu, eta kanpotik zetorren sekulako neska talde bat ikusita, sustoa aipatzekoa izan zen jokalari eta entrenatzaileentzat. Ezusteko polita hartu zuten, jakin zutenean 2 metroko neska horiek kadeteak zirela, eta ez juniorrak! Erronka handia zutena aurretik Mikel eta Iratiren kadete neskek, aupa zuek!

Irungo neskek ordea, ez ziren ligako talde indartsuenen artean ibiltzen, baino inoiz ez da erreza norgehiagoka hauek jokatzea, tentsio falta ohikoa izaten da kasu hauetan, eta ondo jokatzearen sentsazioa lortzea, zaila izaten da horrelako partiduetan. Gure juniorrak ordea, etxeko lanak ondo bete zituzten, garaipena inongo zailtasunarik gabe lortuz. Aipatzekoa, denboraldian lehenengo aldiz, taldearen 10 jokalariek jokatzeko moduan zeudela.

Hasiera ordea ez zen izan espero zen modukoa, nahiz eta saskira bidea arazorik gabe aurkitu, taldeak ez zuen defentsan ohikoa den intentsitatea jartzen, aurkariak ere zailtasun handirik gabe lortzen zten bere jokoa egitea. Lehen 7-8 minutuetan, partidua berdindua izan zen, zorionez, laurdenaren azken 3 minutuetan 10-0eko partziala lortu zuten etxekoek laurdena ixteko, markagailuan 19-8a utziz lehen 10 minutuen ostean. Bigarren laurdenean TAKE-koek agintzen jarraitzen zuten, markagailuan tartea 20 punturaino handituz.

Nahiz eta markagailua oso positiboa izan, defentsako lana ez zen egokiena, talde honek hobeto defenditzen badaki, eta bigarren zatian hau erakustea zen helburu nagusia. Beste behin TAKE Aralar Kirolak-eko neskek finkatutako helburua ondo bete zuten, hirugarren laurdenean soilik saskiratze bat lortu zuen aurkariek. 10 minutu hauetan bai ikusi zen talde honek behar duen defentsa mota.

Azken 10 minutuak tramite bat izan ziren, hala ere taldea gehiegi erlaxatu zen, nahiz eta askotan kosta, beti saiatu behar da intentsitatea mantentzen 40 minututan zehar. Bukaerako emaitza 56-25 Tolosarren alde.

Aipatzeko bi datu, bat oso ona, bestea kaxkarra. Lehen 3 partidetan jaurtiketa libreetan izandako portzentaje ikusgarria, honetan oso baxua izan zen, norgehiagokaren tentsio faltaz kutsatuta gure neskek 12 jaurtiketatik soilik 2 saskiratu zituzten, ai ama… Datu positibo bezala: Bigarren jardunaldia da jarraian 9 jokalarik saskiratze bat edo gehiago sartzen dutena, talde bat bezala jokatzen denaren erakusgarri, entrenatzaileak pozten dituen datu bat. Zorionak neskak!

Datorren asteburuan Urretxura bidaiatzera Goierriren aurka jokatzera. Ez da batere erreza izango garaipena Tolosara ekartzea, horretarako lan gogorra egingo dute astean zehar gure neskek!

Aupa ekipo!!!

menu
menu