Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE 53 - BASKONIA 101

Tornado antzeko bat pasa zen larunbatean Usabaletik

Baskonia liderra genuen bisitari larunbatean Usabalen eta erronka haundia genuen partidu on bat burutzeko.
Lehenengo laurdena oso parekotsua izan zen, eta agian denboraldiko minutu onenak jokatu zituen taldeak: erasoan baloia oso ondo mugituz eta aukera onena aurkitzen genuen momentu oro, eta defentsan oso lan ona beraien fisikoari aurre eginez. Laurden bukaeran hutsartea eskatu behar izan zuten, gauzak ez bait zihoazten beraiek nahi bezela.
Bigarrengo laurdenean beraien nagusitasuna erakutsi zuten eta markagailuan alde egitea lortu zuten: kolpe hau asko nabaritu zuen taldeak eta atsedenaldirako partidua erabakita uztea lortu zuten gasteiztarrek.
Atsedenaldian taldeak ez zituela besoak jaitsiko adierazi zuten jokalariek eta partidu bukaeraraino borrokatuko zutela, eta horrela izan zen. Azkeneko bi laurdenak oso ondo borrokatu ziren eta lan txukuna burutzea lortu zuen taldeak.
Baskoniako taldeak Arabako selekzioa osatu du, eta gu klub xume eta langilea gara: oso ondo datozkigu horrelako partiduak gure irakaskuntza prozesuan aurrerapausoak emateko.
Orain Gabonak datoz, eta taldeak gogor segituko du lanean!!!
Urtarriletik aurrera asko asko disfrutatuko dugula somatzen dut eta jokalariak honengan sinisten dute baita ere!!
Aupa mutillak eta 1, 2, 3 TAKE!!!!

menu
menu