Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EZER EZ AURPEGIRATZEKO

Iraurgiren aurka galdu zuten errendimenduko kadete neskek, esfortzu handia eta oso lan ona egin arren.

Aurkari indartsua jaso zuten TAKE Aralar Kirolak-eko kadete neskek larunbatean: Azpeitiko Iraurgi, hain zuzen. Jokatutako 14 partidetatik 13 irabazi zituztela jakinda, partidaren zailtasunaz jakitun ziren neskak, baina euren onena eman eta gauzak ahalik eta zailen jartzen saiatuko zirela argi zuten.

Azpeitikoek partidu guztian kantxa osoan presionatu zuten, euren fisikoa aprobetxatuz. Etxeko neskek desgaste handiko lana egin zuten hori gainditu ahal izateko, baina, normala izan zitekeen bezala, baloiak lapurtzea lortzen zuten kanpokoek tarteka. Puntu gehienak kontraerasoan jaso zituzten Tolosarrek, 5x5ko jokoan saskiratzeak garesti jartzen zizkieten bitartean: paseko marretan lana, laguntzak, 2x1ko defentsak... Oso lan ona maila honetako talde onenetako bat defenditzeko garaian egindakoa, dudarik gabe. Erasoan kosta egin zitzaien TAKE Aralar Kirolak-ekoei puntuak lortzea, aurkarien nagusitasun fisikoaren ondorioz. Hala ere, entrenamenduetan landutakoa aplikatzen saiatu ziren, baloia elkarri pasaz eta baloik gabe mugituz.

Laburbilduz, jokalariei ezin zaie ezer aurpegiratu, %100ra saiatu baitziren denak euren jokoa egiten eta baloi guztiak azkena izango balitz bezala borrokatzen. Zoriontzeko eta oso harro egoteko modukoa izan zen lana, alde handiagatik galdu arren! Horrelako jarrerarekin aurkari guztiek izerditu beharko dute irabazteko!

Bide batez, animoak bidali nahi dizkiogu azken entrenamenduan lesionatu zen Aneri!

SEGI LANEAN NESKAK!!! 1,2,3…TAKE!

menu
menu