Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezintasunaren partidua jokatu zuen Take Orbelak

Arazo askoko partidua izan zen larunbatekoa, baja asko, ordutegia halamoduzkoa, eta hori gutxi balitz kalderero osteko eguna.

Gaizki hasi zen eguna taldearentzat, goizean goiz taldeko gazteak parranda gehiegiren ondorioz edo partidan baja izango zela adierazi zuen(norbait etxeratzeko egongo zen oraindik), eta hori gutxi balitz partiduko beroketan beste lesio bat.

Partida eguna bezela hasi zen, motel eta hotz. Saskiraketa gutxirekin eta akats asko eginez bi taldeak, garbi zegoen hiru lau ekintza on jarraian lotzen zituenak partidua poltsikoan edukiko zuela. Baina lehen zatian ikusi zena kontutan hartuta bietatik inork garaipena lortzeko asmorik ez zuela ematen zuen. atsedenaldian 19-18 etxekoak aurretik.

Atsedenalditik bueltan etxeko taldea hobeto kantxaratu zen eta markagailuan lehen bantailak lortu zituen, hortik aurrera tolosarrak nahi eta ezinean ibili ziren, erasoan erreferentziarik gabe eta defentsan erraztasunak emanaz aurkariari. Horrela zaila partidak aurrera ateratzea.

Orain astebeteko atsedena izango dute inauterietan disfrutatu eta saskibaloiaz deskonektatzeko. Usabalen hurrengo bisitaria liderra izango da, beasaingo Arri BKL taldea, ea berriz garaipenaren bidera bueltatzen diren.

menu
menu