Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Pausoka pausoka

Take Uzturrek ezin izan zuen garaipena etxean utzi

Joan den larunbat goizean jokatu zen partida Tolosako usabal kiroldegian. Take Uzturre eta Bera bera talde donostiarra lehiatu ziren nor baino nor gehiago izan nahian.

Hasera haseratik gogotsu kantxaratu ziren bi taldeak, nabarmena zen kantxan zegoen konpetitzeko grina hori. Tentsio puntu batekin hasi ziren jokatzen neskak eta aberatsa izan zen bai joko aldetik baita jarrera aldetik ere. Lehen laurdena markagailu oso parekatuarekin amaitu zen.

Handik aurrera giroa ozpintzen hasi zen, jokalariek ez zuten jakin aurkariaren jokoa irakurtzen eta arrastaka eta kantxan tokirik hartu ezinik ibili ziren gure neskak. Tarteka komeni izaten da burua hotz mantentzea eta hau gisa horretako partida izan zen. Hala ere ikasteko moduko partida gisara etiketatu dute entrenatzaileek norgehiagoka. Azken emaitza 39-46.

Asteburu honetan igandean jokatuko dute partida gure neskek, Goierriko talde urretxuarraren aurka.

Aupa neskak!!

1,2,3...TAKE!!

menu
menu