Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EASO 98 Begitek 48 – TAKE 53

Ajea galanta TAKE Tolosako junior mutilek

Iñauterietatik bueltako partidek beti izan ohi dute kolore desberdina. Entrenamendurik gabeko astea, eskuetatik baloiak ihes egin eta zerbezek tokia hartzen dutenekoa… Hala ere, gogotsu, “balentin” deunaren eguna “ospatu” nahian biziki irten ziren Tolosarrak, partidua bereganatzeko asmotan. Saskibaloiak sortu ohi duen maitasun/gorroto erlazio hori izan zen garaile igandean, Donostian, garaipenak joko txarrari irabazi baitzion.

Ajeak aje, saskibaloi gosez irten ziren tolosarrak. Nabaria zen taldeak okerrera jo zuela dinamika aldetik, esan bezala, iñauteriek bere lana egin baitzuten. Hala ere, jokaldi pare batetan asmatu ondoren aurretik jartzea lortu zuten.

Nahiz eta gauzak nolabait “ondo” joan, nabaria zen tolosarrei zerbait falta zitzaiela; besteetan erakutsi duten indar eta borrokarako grina. Urratsekin arazoak, baloi galduak, aurkariari emandako paseak… Akats hauek ez dute taldearen izaera errepresentatzen.

Partida guztian zehar joan ziren tolosarrak aurretik, donostiarrak gertutik jarraitzen zituztelarik. Gauzak horrela, azken laurdenean donostiarrek aurrean asmatu zuten, minutu gutxi faltan aurretik jarri zirelarik. Azkeneko ahaleginean TAKEko gazteek saskiratze garrantzitsuak lortu zituzten, 48-53ko markagailuarekin irabazi zutelarik.

Esan bezala, zaila izaten da iñauteri ondorengo asteburuan itxura ona ematen. Emaitzak emaitza, argi dago lanean jarraitzeko aitzakiarik ez dagoela. Saskibaloia maitatu bai, baina itxura txarra gorroto duen talde honek asko erakusteko dauka oraindik, animo mutilak!

1,2,3 TAKEEE!

menu
menu