Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Iñauteri ajea?

Easo 57- TAKE Txindoki txiki 6.

Ez ohiko partidua izan zen, dudarik gabe. Hasteko entrenatzaileek fitxekin zenbait arazo eduki zituzten, jarraitzeko, epailea ez zen agertu ere egin eta laguntzaileak egin behar izan zuen haren lana, laguntzaile lanetan gure entrenatzaileetako bat jartzera behartuz, eta amaitzeko, jokalariek ohitu gabe dauden baloi handiekin jokatu behar izan zuten.
Hau guztiaz gain, Easo taldeak betiko legez indartsu jokatu zuen etxekoen aurrean, hainbeste, non gure neskek ez baitzuten lortu baloirik saskiratzea lehen bi laurdenetan, horren ordez hainbat kolpe hartu zituzten sabaian zegoen itokin baten erruz.
Gauzak honela, etxeko taldea 19 puntuko diferentziaz galtzen iritsi zen atsedenaldira. Jokora bueltan gure neskek partiduko lehen puntuak lortu zituzten, ez ordea aurkaria gainditzeko nahikoa, oraingoan ere Donostiako taldea nagusitu baitzen kantxan. Azken laurdenean gauzak ez ziren asko aldatu, gure neskek beste saskiratze batzuk lortu zituzten, baina berriz ere aurkaria indartsuagoa zela argi geratu zen, partidu amaierara iritsi ziren bi taldeak markagailua 57-6 itxiz bertakoen alde.
Beste behin lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzen, borrokarako eta lanerako gogorik ez baitzaie falta klubeko txikienei, hortaz hurrengo partidurako prestatzen jarraituko dugu, ea irabaztea lortzen dugun!
1,2,3… TAKE!

menu
menu