Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hiruko bat garaipen bat

Garaipenaren bidera itzultzeko partida zaila zuen aurretik TAKE Orbelak, baina gauzak ondo egin eta gai izan ziren hamargarrena lortzeko.

Partidua gogorra espero zen, lehen itzulian luzapenean irabazi zuten tolosarrek asko kostata, tolosarren ezaugarrietarako deserosoa den taldea izaten da Bergarakoa. Ez zen ezustekorik izan eta lehen minututik aurre hartu zuen kanpoko taldeak, errebotean hutsune handia zegoen Ibairen bajarekin eta kanpotarrak nahi bezala kontrolatzen zuten errebotea.

Partidua aurrera joan ahala taldea partiduari neurria hartzen joan zen eta jokoa hobetzeko gai izan ziren. Hala ere, saskiari begira egun erabat okerra izan zuten lehen zatian eta egindako jaurtiketa ia guztiak kale egin zituzten, hori dela eta atsedenaldira 9 puntuko desabantailarekin iritsi ziren.

Atsedenalditik bueltan ikusirik kanpotik gauzak ez zirela ateratzen barruraka jokatzen hasi ziren eta hor lortu zuten etekina tolosarrek. Iñakiren momentua iritsi zen orduan ardurak hartu zituen eta pixkanaka markagailuan gerturatzea lortu zuen taldeak.

Gauzak horrela azken laurdenean erabakiko zen dena, eta zorionez taldeak erantzun bikaina eman zuen laurden honetan, partiduko hiruko bakarra sartu zuen Rekik laurden honetan, Josebak asmatu egin zuen aurrean eta Iñakik berean jarraitzen zuen. Horrela azken emaitza 61-53 izan zen, beste garaipen bat eta geratzen diren 8 partiduetarako ilusio berrituak.

Hurrengo partida aurkari zuzen baten aurka jokatuko dute larunbatean, Cafes Aitona taldearen aurka hain zuzen ere, ea partidu ona ikusten dugun eta gazteek bide beretik jarraitzen duten aurrerapausoak ematen.

menu
menu