Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

HERNANI – TAKE

Sagardotegi garaian izanda, tolosarrek ezin zuten Hernani bisitatzeko aukera galdu. Sagardo eta txuletari saskibaloiak hartu zion lekua larunbat arratsaldean

TAKEkoek ezagutzen ez zuten aurkarietako bat zen Hernani. Partidu hauek beti izaten dute zerbait berezia, beste aukariari buruzko datuak prozesatzeak ikaragarrizko garrantzia baitu. Saskibaloiak duen gauzetako bat da hau, 40 minututan aurkariaren nondik norakoak ezagutu eta puntu ahulak aprobetxatzeko erronka.

Horrelaxe irten ziren tolosarrak kantxara, gogotsu. Jokalari guztiek eskatzen zitzaiena erakutsi zuten, baloia bizkor igoaz, saskiratze errazak lortuaz. Saski azpian huts egin ziren jaurtiketa erraz guztiek min egin ziguten, bai eta jaurtiketa libreen hutsegiteek; hala ere, 5 puntuko abantailarekin iritsi ziren tolosarrak atsedenaldira, 13-18ko markagailuarekin.

Puntu gutxiko partida izanda, aurrean asmatzeak ikaragarrizko garrantzia zuen. Hirugarren laurden hasieran, hernaniarrek egindako presioa medio, tolosarrak baloiak galtzen hasi ziren, antolatu gabe jolastuz… Aurkaria gorantz eta tolosarrak beherantz. Hala ere, etxekoen goraldia jaitsi zuten nolabait. 30-31 markagailuarekin iritsi ziren laugarren laurden hasierara.

Urduritasuna, zentzu gabe jolastea, saskiratze errazak barkatzea… denek izan zuten errua laugarren laurdenean. Puntu bat gora, berdinketa, puntu bat behera… 13 segundo faltan jabetza izan zuten tolosarrek partidua etxera eramateko. Ezin asmatu. Bueltan jokatuko duten partidurako gogo izugarriz gelditu ziren tolosarrak, 42-41, garaipena Hernanin utzita.

Horrela da saskibaloia. Batzuetan galdu, besteetan irabazi. Lanen jarraitu behar dugu. Animo mutilak, 1,2,3 TAKE!

menu
menu