Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aurrekoa eta ondorengoa hobeak izan ziren

Tolosaldeko Ataria

Otsailaren 20a markatua zuen TAKEk, zale ugariren babesarekin bidaiatu baitzuen Burgosera, familian. Asteburua ongi hasteko modua. Ezin, ordea, jarraipena kantxan eman, azken laurden kaxkarra egin eta galdu egin baitzuen talde tolosarrak.

Aurreko hiru laurdenak hobeak izan ziren. "Neurketa serioa egin genuen, defentsan nahiz erasoan. Kontrolpean genuen dena" dio Gonzalezek.

Beñat Azaldegiri aurkari gogorra egokitu zitzaion, January amerikarra, baina bera nagusitu zen ordura arte. 21 puntu sartu zituen tolosarrak, 9 errebote harrapatu eta bost pase eman: 30 puntuko balorazioa. Azken 10 minutuetan ere ongi jokatu zuen, baina piztia esnatu, eta ordura arte egin ez zuena egin zuen.

Sei puntuko aldearekin ekin zion azken laurdenari TAKEk. "Gaizki atera ginen, kontzentrazio faltarekin" aitortzen du Gonzalezek. Eta horrelakoak garesti ordaintzen dira. Bost minutu falta zirenerako berdindu zuen partida Burgosek. Hazi egin zen etxeko taldea, Januaryren bultzadarekin. Akabo tolosarren aukerak.

Penaz zen Gonzalez: "Irabazteko aukera ona zen, baina badirudi horrelako irteeretan kosta egiten zaigula".

Ondorengoa, behintzat, hobea izan zen. Emaitza alde batera utzita, asteburuari hamarreko nota ipini dio TAKEk, kantxaz kanpoko emaitzak ere beharrezkoak izaten baitira barruan garaipenak lortzeko.

menu
menu