Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Oria Elektrizitatekoen lan txukuna

ZAST 2001 ZKE 49- TAKE Oria elektrizitatea 54

Aurreko astean muturrekoa jaso ondoren, lanerako arropa jantzi eta gogor aritu ziren Zarautzen gure mutilak. Eddyren bajarekin gerturatu ziren Zarautzera, baina dena emateko asmoz. Garaiz iritsi ziren, norgehiagoka baino 50 minutu lehenago, eta ederki egon ziren kontu kontari 15 minutu hankak luzatzen futbol zelaiko belarretan eguzkiaren goxotasunean.

Partiduaren lehen laurdena, oso ona gureen aldetik , ez zuten saskiraketa bat bera ere jaso erlojua martxan zegoen bitartean, jaurtiketa libreen marratik jaso zituzten laurden honetako 7 puntuak. Beraz, oso defensa onak eta intentsuak egin zituztela esan genezake.

Bigarren laurdena aldiz desastre hutsa izan zen eta kontzentrazio eta goseak alde egin zuten hortan, zarauztarrak markagailuari buelta eman eta 4 puntuz aurretik ipini ziren atsedenaldian.

Hirugarren laurdenean, partidu hasierako intentsitatea eta kontzentrazioa bueltatu behar ziren, eta oso beroketa ona egin ostean, topera atera ziren Taketarrak, erritmo handia aplikatuz eta gogor defendituz. Berriro ere markagailua irauli eta azken laurdenera 9 puntuko abantailarekin iristea lortu zuten.

Azken laurdena parekatuta joan zen, zarauztarrak abantaila desegin nahiean eta gureak baloia ondo mugituz saskiraketa errazak lortzen. Fisikoki gailendu egin ziren zarauztarrak, baina gureak inteligentzia erakutsi zuten partidu amaieran lasaitasunez baloia mugitu eta aukera onak sortzeko.

Jaurtiketa libreen marratik zailtasunak izaten jarraitzen dugu eta kontzentrazioa ere hobetu beharreko alorra da, baina erasoan ikusitako jokoa aipatzekoa izan zen, mozketa onak, baloia azkar mugituz, jokalari guztiak arriskuak sortzen eta ondo landutako saskiraketa desberdin ugari. Zorionak, Jarraitu lanean!!! Datorren larunbatean Ordizia, Usabalen 10.30tan, erronka politta, hirugarrena laugarrenaren aurka.

1,2,3…TAKE!!!

menu
menu