Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lan gogorraren fruituak iristen ari dira

Taketarrak bere bigarren garaipena jarraian lortu zuten.

Tolosarrak konfidantza guztiarekin iristen ziren Durangora. Kantxa ez zen betikoa eta beraz durangotarrak ere etxetik kanpo jolasten zuten. Hala ere, kantxaren egoera ez zen egokiena 3 gotera zeuzkan kantxak eta partidu guztian zehar hainbat susto ekarri zituzten gotera horiek.

Urdinak buru belarri atera ziren beraien lana egitera, garaipena lortzeko izugarrizko gosearekin eta hori nabaritu egin zen partiduaren lehen minutuetan 6 eta 10eko partziala lortuz. Lehen laurdenaren bukaeran etxeko taldea gerturatzea lortu zuen 11-13 iritsiz honen bukaeran.

Taketarrek argi eta garbi zuten zein zen bidea eta defentsan gogor jarraitu zuten kanasta errazak lortuz. Atsedenaldian errenta handituz 7 puntuko aldearekin iritsiz.

Atsedenalditik bueltan tolosarrak bere lana egiten jarraitu zuten baino laurdena bukatzeko 5 minutu falta zirela etxeko taldea saskia ikusten hasi zen eta honen bukaeran errenta 2 puntutan uztea lortu zuten. Azken laurdena, hirugarrenaren bukaeraren antzera hasi zen eta etxeko taldearen 2 hirukoren ostean durangotarrak 4 puntu gainetik jartzea lortu zuten. Baino kasu honetan gure mutilak ez ziren kokildu eta partidu osoan erakutsitako maila mantendu zuten.

Orduan Julen Zabalaren ez sinisteko triple baten eta Ekain Konderen bi hirukoei esker berriz ere aurretik ipintzea lortu zuten, abantaila partidu bukeraraino emanez eta izugarrizko partidua jokatuz. Bukaeran Tabirako Baque 57- Take Tolosa 68.

Garaipen honekin Taketarrak borrokan sartzen dira berriz ere morala handituz gainera. Hurrengo astean Arrasatera bidaiatuko dute tolosarrek. Orain arte bezela lanean jarraituz gero irabazteko aukerak edukiko dituzte seguro gure mutilek.

1,2,3… TAKE!!!!

menu
menu