Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbelak ez etsitzearen saria jaso zuen

Lehen zatian ez zuten lan txukuna egin baina bigarren zatian erakutsitako jarrerak garaipena etxean gelditzea ekarri zuen.

Irabazi beharreko partidua zuten denboraldi amaieran arazoak eduki nahi ez bazituzten jaitsierarekin. Horrek sortutako urduritasunak edo azken asteetako bolada txarrak, baina taldea ez zen ondo kantxaratu eta lehen laurden nahiko iluna egin zuten. Aurkariek saski azpian erraztasun handiak topatzen zituzten puntu errazak lortzeko eta gureak erasoan hiruko jaurtiketa gehiegi egin zituzten gauza onerako.

Bigarren laurdenean bide beretik jarraitu zuen partiduak, nahi eta ezin. Hala ere, partiduan jarraitzen zuen taldeak, atsedenaldira puntu bateko desabantailarekin iristeko.

Atsedenalditik bueltan taldeak beste jarrera bat eman zuen, atzean asko estutu zuen eta errazago egin zitzaien saskiratzeak sartzea, horrela hirugarren laurdena amaitzerako bazuten abantaila txiki bat markagailuan.

Gauzak horrela azken laurdenean erabakiko zen dena. Gauzak ezin hobeto joan ziren laurden honetan taldearentzat, atzean estutzen jarraitzen zuten eta Ibaiek ez zuen aurkaririk uztaipean (Wilt Chamberlain) ematen zuen, aurrean berriz hiruko festa hasi zen, bat bestearen atzetik 6 sartu zituzten laurden honetan eta hor amaitu zen partidua.

Zorionak taldeari, ea asteburu honetan Arrasateren aurka bide horretatik jarraitzen duten.

menu
menu