Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aste gogorra EBAko taldearentzat.

TAKE Tolosa 56 - Santurtzi 67

Aurreko larunbatean TAKEk Santurtzi jaso zuen etxean. Aurreko asteburuko partidua bertan behera gelditu ondoren taldea gogotsu zegoen konpetiziora itzultzeko. Santurtzi sailkapenean dagoen taldea izanik eta Kaieten bajarekin garaipena lortzea ez zen errexa izango.

Partidua Santurtziren nagusitasunarekin hasi zen. Lehen minutuetan nagusi ziren bizkaitarrak. Bigarren laurdenean etxekoak amorruz, markagailua irauli zuten atsedenaldira 30-30ko markagailuarekin iritsiz.

Atsedenaldiaren ondoren Santurtzi berriro ere nagusi izan zen eta abantaila erabakiorra lortu zuen. Etxekoak 4 puntura gerturatu arren 4 minuut faltan, kanpotarrek brearen jokora bueltatu eta estuasunik gabe partidua amaitu zen. Merezitako garaipena Santurtziko taldearentzat.

Atsedenik hartu gabe eta porrota ahazteko asmotan taldeak aste hontan Valladolidera bidaiatuko du. Sailkapenean azpitik egon arren ez da ahaztu behar Valladolideko taldeak Usabaletik garaipena eraman zuela partidu berdindu batean. Gaztelakoak oso zabalik jokatzen duen taldea da eta ez diote errexa jarriko tolosarrei. Partidua igandean 12:30tan jokatuko da Valladolideko Fuente La Mora kiroldegian.

menu
menu