Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Orain bai orain ez eta TAKE orbelak galdu.

Partida ez zen ondo hasi tolosarrentzat eta nahiz eta partidari buelta ematea lortu azken txanpan freskotasuna falta izan zitzaien.

Arrasateko kiroldegian hotz egiten zuen eta jokalariak ere horrelaxe ziren partidua hasi zenean, agian berotzeko izan genituen arazoen adierazgarri.

Markagailuan atzetik joateak askotan presioa ematen die jokalariei eta larunbatekoa kasu adierazgarria izan zen, urduri kantxaratu ziren eta ez zuten gauzak ondo egiten asmatu, erasoan oso deseroso nabaritzen zen taldea arrasatearrek egiten zuten defentsa estuaren aurrean eta, atzean berriz akats asko egin zituen taldeak.

Hirugarren laurdenean etorri zen tolosarren unerik onena eta kanpotik asmatzearekin batera gauzak hobetzen hasi ziren, defentsan ere estutu egin zuten eta markagailuari buelta eman eta aurretik amaitu zuten laurdena.

Azkenean txanpona airean zen eta" leon castillo"an gurutzea tokatu zitzaien, ez zuten jakin azken hiru erasoetan saskiratzerik lortzen eta 2 puntuko aldearekin galdu zuten.

Hurrengo astean Donosti dolphins taldearen aurka izango dute partida, ea zortea duten eta garaipena erdiesten duten.

menu
menu