Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

URRATS BAT

Aralar Kirolak senior taldeko neska guztiek aurpegia eman zuten denen beharra zegoen partidan.

Berriz ere arratsaldeko 20:00tan jolastea suertatu zen Bera Bera Amara talde donostiarraren aurka. Ez da gustukoen dugun ordutegia, baina batzutan hala egokitzen da eta baldintzei aurre egin behar izaten zaie.

Taldea, 9 jokalari eta 2 jarraitzaile sutsurekin aurkeztu zen hiriburura. Maddi eta Marta ere, ahal zuten neurrian, taldeari laguntzeko prest zeuden.

Partida urduritasun handiarekin hasi zen eta bi taldeek behin eta berriz euren aukerak huts egiten zituzten. Lehen saskiraketa ez zen heldu zazpigarren minutura arte, baina hori ez zen nahikoa izan talde tolosarrak kirioak lasaitu eta lehen laurden honetan 12 puntu saskiratzeko. Atzean sendo ari zen lanean eta aurkariak arazo handiak zituen saskiraketak lortzeko. Markagailuak 4-12 erakusten zuen gure nesken alde.

Bigarren laurdenean, lokarturik irten eta bi minututan, abantaila guztia pikutara bota genuen. Berriz ere partida berri baten hasieran geunden.

Defentsako lan onak kontraerasoak ateratzeko aukerak eskaini zituen eta aurrean baloia ondo mugitzen zenean, etekinak ematen zituen. Baina despiste txikienarekin, talde donostiarrak beraien aukerak gauzatu eta markagailua euren alde jartzea ere lortu zuten. Hirugarren laurdenaren amaieran, etxeko taldeak 3 puntuko aldea zuen.

Horrelakoetan azaldu ohi diren beldurrak utzi eta saskia behin eta berriz erasotzeari ekin zieten tolosarrek. Taldeko jokalari guztiek oso argi zuten zer egin beharra zuten. Jolastu zuten ia jokalari guztiek lortu zuten saskiraketaren bat eta lortu ez zuenak ere, erasoko lan oso ona egin zuen.

Denboraldia amaitzeko 2 norgehiagoka geratzen zaizkie Aralar Kirolak taldeko senior neskei. Zein baino zein partida zailagoak, baina larunbatean erakutsiriko aurrera pausua ematen jarraitzen badute, ziur gauza politak ikusiku ditugula.

Orain Aste Santuko oporraldiak datoz eta talde osoarekin lana egiteko parada izango dute entrenatzaileek. Ea itzuleran azken bi asteetako emaitza onei jarraipena ematen dieten.

Animo neskak!!!!

1,2, 3…….Xuxta!!!!

menu
menu