Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Eta konturatzerako denboraldia amaituta…

TAKE Oria Elektrizitatea taldeko entrenatzaileen eskutitza beren jokalariei

Urruti geratzen dira irailaren 4ean hasitako entrenamenduak, edota urriaren 4ean jokatu eta irabazitako lehenengo partidua BKL-ren aurka. Denboraldiak bere gorabeherak izan baditu ere, pozgarria da apirilaren 23an jokalari guztiak,12ak, elkarrekin daudela ikustea azken partiduan, eta gehiago goizeko 8.15etan geratu ginen partidu batera joateko. Ez genuen egin urteko partidu hoberena, ezta horrelako emaitzarik jaso ere, baina partidu osteko hamaiketakoa ikusita inork ez luke esango halako emaitza kaxkarrik izan genuenik.

Harro egoteko lana egin dugula uste dugu, urte hasieran zalantzaz betetako jokalari batzuk, talde bat osatu dutela ikusteaz harro. Zorionak beraz, Asier M., Asier R., Jon Ander, Julen, Ander, Lander, Eddy, Aitor V., Iñigo D., Unai P., Aitor I. eta Jokin. Eskerrak eman ere Erik eta Josuren taldetik lagundu diguten, Unai, Hodei, Aitor, Oier, Joanes eta Manexi partidu batzuetan eta batez ere entrenamenduetan emandako laguntzagatik eta eskerrak eman ere gurasoei astebururo taldea animatzera etortzeagatik.

Udaberriko txapelketa geratzen da oraindik, maiatzaren 7an hasiko ditugun 4 partidu. Disfrutatzen jarraitzeko 4 partidu eta denboraldia ospatzeko afariren bat ere izango da.

Zorionekoak gu, entrenatzaileak, beste urtebetez saskibaloiean entrenatzen disfrutatzeko aukera eman diguten jokalariengatik, klubak ematen dizkigun erraztasunengatik eta guregan jartzen duen konfidantzagatik. Udarako oporretarako ditugun gogoak handiak badira ere, hurrengo urtean jarraituko dugula argi dugu, denboraldi honetan gauza asko ikasi baititugu.

Mila esker denboraldi hau osatu duzuen guztioi eta 1,2,3…TAKE!!!!

Ander eta More.

menu
menu