Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BAZEN GARAIA!!

TAKE Aralar kirolak 45- arri BKL A 40

Aurreko asteburuan BKLren aurka jokatu genuen Beasainen eta oraingoan ere beraien aurka jokatzea tokatzen zitzaigun. Bagenekien gauzak ondo eginez gero partidua irabaztekoa zela. Beroketa ona egin zuten, irabazteko gogo askorekin baina gogo horiek partiduko hasierako minutuetan ez ziren isladatu. Eta pixkanaka pixkanaka beasaindarrak markagailuan gora zihoazten. Hau ikusirik Tolosarrak beraiek dakiten jokoa erakusten hasi ziren, eta puntu batzuk sartzea lortu zuten.Lehen zatia 8-11 bukatu zen. Bigarren zatian pase txarren ondorioz baloiak galtzen hasi ginen eta beasaindarrek kontraeraso asko atera zizkiguten...Lehenengo zatian lorturiko emaitza erabat aldatu zen, markagailuan hiru behera joatetik hamar behera amaitu genuen.

Hirugarren zatian Tolosarrak irabazteko gogo handiekin irten ziren eta kantxan nabaritu zen; ez zuten baloi bat ere galdurik eman, asko borrokatu zuten eta zatia 3 behera amaitu genuen. Oraindik partidua ez zegoen galdurik eta azkenengo zatia geratzen zitzaigun hau erremontatzeko.

Azken zatia ere asko borrokatutakoa izan zen eta beasaindarrek galdu zezaketela ikusirik beldurtzen hasi ziren eta ez zuten joko garbia egin, gauza itsusiak esanez, kexuka, joka...baina Tolosako neskek ez zieten kasurik egin eta partidua aurrera eramatea lortu zuten. Partidua Take Aralak Kirolak 45 - BKL 40 amaitu zen.

Urte guztian lan asko egin dute eta merezi zuten horrelako garaipen bat. Zorionakkk Neskakkk!! Aupa zuekk!! Ea Udaberriko torneoan beste garaipenen bat lortzen dugun.

Datorren larunbatean Bera Berakoak izango ditugu bixitan 12:00tan.

1,2,3......TAKE!!!!!

menu
menu