Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Esfortzuaren bidetik garaipenera!

TAKE ORIA ELECTRICIDA 57- 53 HERNANI K.E.

Usabalen jokatu zuten pasa den asteburuan oporrak hartu baino lehenagoko azken-aurreko norgehiagoka kadete mutilek. Intentsitatea gureek ipini bazuten ere, kontzentrazio akats txikiek ez zuten utzi partidua guztiz hautsita uztea inongo momentutan.

Defentsan ipinitako esfortzuak erasoan izaten zuen saria, jaurtiketa errazen moduan, baina hutsegiteen eta falten artean ezin zuten tartea ireki markagailuan. Gainera, jaurtiketa libreen marratik huts egindako 23 jaurtiketek ez zuten laguntzen, eta aurkariek leku beretik asmatu zuten guztiak ere ez zizkien gauzak errazten. Beraz, nahiz eta partidu oso ona jokatu emaitza ez zen 10 puntuko aldetik asko urruntzen.

Hala ere, 40 minutuz borrokatu izanak eta lana ondo egin izanak bukaera arte hauspotu zituen gureak eta amaieran estutasunik ez igarotzea lortu zuten, nahiz eta markagailuak hau ez adierazi.

Zorionak mutilak, partidu bakarra falta da, Bergaran datorren larunbatean, pasa den asteko entrenamenduak errepikatu ezkero eta larunbateko beroketa errepikatuaz, norgehiagoka bikain bat jokatuko dugulakoan gaude eta bide batez, garaipenaz eta ondo jokatzeaz disfrutatzea lortuko dugu.

1,2,3…TAKE!

menu
menu