Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lan onaren bidetik, emaitza ona

TAKE Uzturre 54- arri BKL B Haundi 27

Denboraldiko azken aurreko partidua, udaberriko txapelketaren amaiera eta jokalariei beraien ohiko entrenatzaile gabe jokatzea egokitu zitzaien.
Partidua beroketan hasten dela esan ohi da, kasu honetan egia izan zen, beroketatik hasi eta azken minutuetaraino gure neskak konzentratuta mantendu baitziren. Etxekoena izan zen lehen saskiratzea, joko azkarra eta erabaki zuzenak hartuz gure neskek ezarri zuten jokoaren dinamika. Atsedenaldira tarte eroso batekin iritxi zen taldea, markagailua 28-13 izanik.
Atsedenalditik bueltan, partiduak norabide berarekin jarraitu zuen, momentu batzuetan ordea neskak deskontzentratu eta aurkariek saskiratze erraz batzuk lortu zituzten, hala ere, tarteari eutsi eta defentsan eta erasoan dohiketa batzuk egin ondoren berriz ere jokoaren gidaritza hartu eta 54-27 puntuaketarekin itxi zuten markagailua.
Orokorrean lan ona egin zuten neskek, eta harritzekoa badirudi ere ‘abandonatu’ zituen entrenatzailearekin primeran moldatzea ez zen arazo izan.
Hau esanda azken partidurako zorte ona eta zorionak ematea besterik ez zaigu geratzen, animo neskak!
1,2,3… TAKE!

menu
menu