Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Zapore gazi-gozoaz denboraldia bukatzen

TAKE Iurre taberna 49- arri BKL 51

Denboraldiko azken partidua, eta TAKE Iurrekoek hirugarren aldiz jolasten zuten BKLren aurka.
Urdinen hasiera ez zen batere ona izan: konzentrazio falta, akatsak,..., ez zuten saskirik ikusten, 5 puntu besterik ez zituzten lortu lehen laurdenean (5-13).

Bigarren laurdenak ez zuen zerikusirik izan, gure pibot haundienak min asko egiten zien. Defentsan estutu eta erasoan baloia ondo mugituz, kanpoko jaurtiteta aproposekin (bi hiruko) eta barruko jokoaren puntu asko. Atsedenaldian 29-27

Hirugarren laurdenean bi taldeak oso urduri zeuden eta akatsak maiz gertatu ziren. Horren erruz saskiratze gutxi izan ziren.

Azken laurdenean markagailua oso paretsu zegoen bi taldeen saskiratzeekin. Minutu baten faltan 6 puntugatik galtzen jarri zen talde tolosarra baina hutsarte baten ondoren bi saskiratze lortu eta bi puntutara jarri ziren TAKE Iurrekoak. BKLk bi jaurtiketa libre huts egin eta oraindik lau segundu falta ziren urdinen errebotea ta gero, eta urruneko jaurtikeka batekin miraria bilatzen zen, baina ezin izan zen lortu, a ze pena!

TAKE Iurrekoek partida ona jolastu zuten, partida amaieraraino borrokatuz (49-51)
Gogoak eta ilusioa.....1,2,3 TAKE!!
Eskerrikasko gaztek!

menu
menu