Erritmo ezberdineko partidu bat
TAKE Alde Zaharra 47-34 Zast Zarautz
Jokalariek aurreko astean irabazita gehiegizko konfidantza zuten eta astean zehar izandako entrenamenduetan islatu zen. Ea partidoan zer gertatzen zen....
Take Alde Zaharrako jokalariak gogotsu zeuden partidoan aurrera egiteko, baino ipurdiak pisatzen zienez erritmoa igotzerik ez. Gure erasoa jaurtiketetan oinarritzen zen eta asko sartu ez baziren ere tiroei momentu egokia bilatzen jakin zuten. Hirugarren laurdenean 12-9ko partziala markagailuan 30-26 jarraitzeko.
Ohikoa da azken laurdenean nekatuta egotea eta errendimendua jeistea. Baino EZ! Gure jokalariak korri egiten hasi ziren momentua izan zen! Aurrera eta atzera korrika, aurkariei ez zieten kolokatzeko betarik ematen eta gure abantaila hortan izan zen.
Bestalde entrenatzaileak eginiko ekintza anekdotiko bati esker, jokalari, entrenatzaile eta ikusle guztiek irribarrez amaitu genuen partidoa, gainera gure aldeko partziala eginda 47-34 irabazi genuen.
Lan eta momentu on asko dauzkagu aurretik eta temporada hasi besterik ez da egin. Hurrengo partidorako gogotsu!
1, 2, 3, TAKE!!