Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Garagardo azoka 52-61 Soraluze Bergara.

Denboraldiko lehen partidua junior mutilen taldearentzat

Logurea, intentsitate falta eta jokatzeko gogo gutxi izan zuten tolosarrek lehen bi laurdenetan. Defentsa txukun xamarra egin arren, erasoan saskiratze errexak eta baloi galdu ugari egin zituzten. Bergararrak gainera 3ko marratik fin ibili ziren eta markagailuan aurrea hartu zuten.

Atsedenalditik aurrera beste partidu bat izan zen, intentsitate eta esfortzu izugarria, errebotean nagusi, korri eginez eta bergararren hutsak zigortuz eta gainera erasoan asmatuz. Denak zeuden partiduan sartuta eta denek erakutsi zuten bergararrak baino intensoagoak zirela. Markagailuan izugarri gerturatu ziren eta irabazteko aukera haundiak izan zituzten gainera. 

Bukaeran taulaz lagunduriko hiruko bat eta nerbioak bergararren alde izan ziren. Beraz azkenean garaipena bergarara joan zen.

Pixkanaka pixkanaka partiduek gogorragoak bihurtu behar dute non 40 minutuko esfortzua egin behar den eta ez 20 minutukoa bakarrik. Asko hobetzeko eta gogo asko gainera. Bide onetik goaz. 

menu
menu