Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LEHENENGO GARAIPENA TAKE UZTURRERENTZAT

Arrasaten markagailuan alde handiz gailendu ziren tolosarrak.

Partidaren aurretik eguna ondo hasi zen, euripean baina, taldekideek beharreko guztia gogoratu zuten aurten lehenengoz nahiz eta baten bat berandu iritsi. Aurkariek ia 3 aste zeramazkiten partida ofizialik jokatu gabe, hortik abantaila atera zitekeen, eta atera gainera. Lehenengo laurdenean defentsa izan zen nagusi Taketarren partetik, erasoan zer egin oso ondo ez zekitela, 2-10 bukatu zen gure alde, bigarren laurdenean ordea, erasoan hobetu ez eta aurkariak 8 puntu sartzea lortu zuten deskantsuan arrasate 10-20 TAKE Uzturre zen markagailua.

Hirugarren laurdenean, saskiari beldurra desagertzen joan zen eta entrenatzaileen argibideak kantxaratzen hasi ziren jokalariak, entrenamenduetan landutakoa ikusten hasi zen bereziki defentsan. Azken laurdeneko jokua oso antzekoa izan zen eta amaieran 22-52 gailendu ziren gure neskak.

Lanean jarraitu beharra dago, korri egin behar denean korri eginaz eta lasaitu behar denean lasaituaz, azken finean lanaren ondorio da arrakasta, eta iada onurak hasi dira kantxaratzen, gogotsu eta intentsitate egokian entrenatuz gero, urte polita izan daiteke. 1, 2, 3 TAKE!!

menu
menu