Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EKAITZAREN OSTEKO BAREALDIA

Bi aste gogorren ondoren, lehiatzeko aukera izan zuen TAKE ORIA ELECTRICIDAD.

Azken bi partidetan jipoi gogorrak jaso ondoren, junior mailako mutilek aukera berri bat zuten euren mailako taldeen aurka lehiatzeko, Ordizia taldearen aurka. 2 taldeek garaipen bakarra zuten eta partida ona zen garaipen bat eskuratzeko.

Hori jakitun, bi taldeek oso urduri hasi zuten norgehiagoketa eta behin eta berriz huts egiten zituzten euren aukerak. Horren erakusle, lehen laurdenaren amaierako 7-0 eko markagailua.

Hemendik aurrera, partidak normaltasun bat berreskuratu zuen eta bi taldeen arteko aldea zein den argi azaldu zen. Azken markagailuak 27 puntuko aldea erakusten duen arren, alde hau ez da kantxan ikusi zenaren erakusle eta beraz, ez luke izan behar itsutzen gaituen zerbait. Lanean jarraitu beharra dago.

Taldeak, berriz ere atsedenaldia izan du zubi honetan eta gabonetako oporren aurretik, beste partida bat jolasteko aukera izango du. Igandean jolastu beharko du Oiartzungo taldearen aurka.Garaipen bat gehiagorekin, sailkapeneko urrats bakarrera dauden taldeen multzoan dauden taldeetariko bat da.

1, 2, 3,….TAKE!!!!

menu
menu