Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ordizia K.E 71 - 67 Redline Mekanika Take

Jokalari altuen taldea ez da beti hoberena

Betiko modura larunbatean jokatzen genuen kadete mutilek, baina oraingoan goizago jaikitzea tokatzen zitzaigun. 09:15ean Ordizia genuen aurkari haien kantxan. Altuak txikiari goitik begiratu ohi dion moduan joan ginen gu. Izan ere, aurkari guztiak, bi izan ezik nahiko bajuak ziren; asko, lehen urtekoak. Gu baino gogo gehio zituzten irabazteko, eta nabarmena zen! Defentsan pase guztiak zailtzen zizkiguten eta asko sufriarazi zigun horrek, erasoan zabalduta jokatzen zuten eta kanastara erraz heltzen ziren. Gu berriz erasoan ez ginen gai defentsaren desoreketaz baliatzeko, naiz eta eduki genezakeen puntu indartsuena izan.

Horrela ba, partido hasiera parekatuta egon zen puntu aldetik nahiz eta itxuraz gu nabarmen goitik geundela zirudien. Deskantsora 10 gora iritsi ginen 12-26ko partziala egin eta gero. Baina tortilari buelta ematea lortu zuten. Gure jokalarien deskonzentrazioa eta aurkarien zona baten bitartez, ordiziarrek 29-12ko partziala egin ziguten 10 minutuko tartean. Gure defentsak hutsune asko zituen, askotan geratzen ziren jokalariak bakarrik aro azpian defentsan genituen aldaketa eta komunikazio faltagatik. Beste batzuetan baloia igotzen zuena geratu ez eta kanasta errazak lortzen zituzten. Erasoan behin eta berriz kanpotik jokatzera joaten ginen barruan genuen abantaila aprobetxatu beharrean. Partidu bukaera nahiko estua egon zen markagailu aldetik, baina azkenean beraiek eraman zuten saria.

Horrela joan zaigu irabazteko genuen aukera bat gehio. Baina ez da alperrik izan, aste hontan akats horietatik ikasi dugu eta aurre egingo diegu. Gogor saiatuz lortuko dugu helburua, saskibaloiaz gozatzea.

Aupa mutilak!

menu
menu