Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lanaren emaitza TAKE Orbelarentzat

Larunbatean aurkari zuzen baten aurka jokatzen zuten, eta taldea bizi bizirik dagoela adierazteko garaipena erdietsi zuten

Ez zen egunik egokiena arratsaldeko 8etan saskibaloi partida bat jokatzeko, tolosan kaldereroak ospatzen ziren eta taldeko partaide guztiek zituzten planak euren lagunekin. Baina lagunekin ospatu eta herria pixka bat aztoratu aurretik donostia aldean euren konpromisoa eta saskibaloi maila erakusteko partida bikain bat jokatu zuten.

Hasieratik ikusi zen partidaren bila joan zirela, serio demonio jardun zuten lanean hasiera hasieratik eta une oro partiduaren kontrola eraman zuten. Defentsan aurkaria txiki utzi zuten eta erasoan saskiari begira gai izan ziren aukera onak bilatzeko.

Azken aldera sufritzea tokatu zitzaion taldeari baina nahiz eta erasoan aukera askorik ez izan atzean gogor lan egin zuten eta aurkariari ere zail jarri zizkieten gauzak saskiratzeak lortzeko. Gauzak horrela sufrimenduz bada ere garaipen garrantzitsu bat lortu zuten, honek hurrengo partiduei begira konfidantza emango die euren saskibaloirik hoberena kantxaratzeko.

Garaipenaren ostean etorri zen ospakizunerako unea, taldeko gazteak parrandan murgildu ziren eta adinekoak berriz etxeko goxotasunera itzuli ziren. Ziur nago behar bezala ospatu zutela larunbata eta inauteriak ere behar bezala ospa ditzatela beti ere pasatu gabe!!

menu
menu