Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Defentsa onak ere ez ziren nahiko

Kalitatezko talde baten aurka galdu du TAKE Oria elektrizitateak

Azken hilabetean aho zapore onarekin zen Take Electricidad Oria taldea. Jokatutako bi partidak, garaipenarekin konponduta eta jokoan ere konfidantzaz jolastu du.

Larunbat honetan, taularen goikaldean den Atletico SS taldearen aurka, taldea bide onetik dela erakusteko aukera bikaina zuen baina ezin izan zuen sentsazio on hori kantxan azaldu.

Aurkariak, saskiari begira kalitate handia duela erakutsi zuen eta tolosarrek defensa onak egiten zituztenean ere, saskiraketa bikainak lortzen zituzten , behin eta berriz.

Take Electricidad Oria taldeak, bere jokoa egin zuen, baina maila honetako talde baten aurka ez da nahikoa. Suertatzen diren aukerak aprobetxatzen ikasi eta emandako aukerei merezitako balorea eman beharra dago.

Laurdenez-laurden, donostiarrak 20 punturen inguruan ibili ziren eta tolosarrak berriz, 10 punturen inguruan. Honen erakusle, amaieran markagailuak erakusten zuen emaitza, 37-71.

Datorren astean. Ligaxkako itzulikoari emango zaio hasiera, Ordiziaren aurka. Joanekoan, 2 punturen aldeaz irabazi zuten goierritarrek eta eta taldea gogoz irtengo da, emaitza honi buelta emateko asmoz.

Eutsi mutilak!!!!

menu
menu