Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

SENTSAZIO BERRIAK BIZITUZ

Oiarso 38- TAKE Oria elektrizitatea 50

Larunbat arratsaldeko lauretan hitzordu berria zuen Oiarso taldearen etxean Take Electricidad Oria taldeak. Kantxa honetan, taldea ez da oso eroso sentitzen, baina oraingoan taldea oso ongi moldatu zen.

Beroketa kutxuna egin ondoren, taldeak hasieratik partidaren agindua hartu eta markagailuan aldentzea lortu zuen. Ez zen lehen aldia taldeak egoera hau bizitzen zuena, baina kasu honetan berezia zen. Aurrean zuen taldea, maila bereko taldea zen eta talde tolosarrak segurtasun handia adierazten zuen.

Partidaren erritmoa talde tolosarrak ezartzen zuena zen eta Oiarso taldeak lanak zituen erritmo honi eusteko. Honez gain, partidako epaileak ez zuen lan egiteko asmo handirik eta behin eta berriz jokaldi gogorrak eman arren, jokoa jarraitzen utzi zuen. Momentu batzuetan, partidak oso aldarte itsusia hartu zuen. Atsedenaldian, 7 puntuko aldea zen Oria Electricidad taldearen alde.

Talde tolosarrak bigarren zati oso serioa egin zuen eta markagailuko aldea inoiz ez zen arriskuan izan, nahiz eta aldea noiz edo noiz murriztu zen.

Amaieran, markagailuak 38-50 adierazten bazuen ere, ez zen berri on bakarra. Garaipena aurkari zuzen baten aurrean eman zen eta partida guztian sendotasun handia erakutsi zuen. Horrez gain, partida baldintza fisiko gogorretan jarri zenean, jokalariek euren kirioak neurtu eta zuten jokorik fisikoena erakusteko gai izan ziren.

Taldeak urrats bat eman du.

Aupa mutilak!!! 1, 2, 3……..TAKE!!!!!

menu
menu