Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Senior neskak denboraldi amaiera borobilaren bila

TAKE Aralar Kirolak senior neskek, Ostadar taldea aurpegiratuko dute, lehiaketaren azken jardunaldi interesgarri batean.

Goiz iritsi da senior neskentzat ligaren bukaera, denboraldi polita eta itxaropentsua izan da, eta azken jardunaldia nahi baino azkarrago iritsi zaigu.

Azken norgehiagoka hau ordea, ezin da izan interesgarriagoa. Irabazi ezkero, taldeak liga laugarren postuan bukatuko du, denboraldi hasieran ametsa baino ezer gehiago zirudien helburu bat. Partiduari bizitasun gehiago emateko, aurkaria erakargarria, Lasarteko Ostadar hain zuzen ere. Gaur egun sailkapenean berdinduta dagoena Tolosarrekin, eta bai aurten, bai datorren urteetan, gorako postuengatik borrokatuko duen taldea, jokalari gazteekin, kalitatezko taldea, junior neska oso onekin, eta azkar eta gogor jokatzea gustuko dutenak, talde benetan polita, eta azken jardunaldietan maila altua erakusten ari dena. Lehen jardunaldian jada, bi taldeek norgehiagoka ikusgarria eman ziguten, amaiera zirraragarri baten ondoren, Tolosarren alde erabaki zen puntu bakar batez. Ez da batere erraza izango.

Zoritxarrez, azken urteetan ez bezala, aurten laugarren postuak ez dakar Final Four-erako txartela, soilik lehen hiru sailkatuak (eta berako ligako lehenak) dute sari hori. Baino horrek ez dio kentzen inongo meriturik gure nesken denboraldiari, ezta ere azken norgehiagoka honi interesik.

Irrikan daude TAKEtarrak azken lehia hau jokatzeko, laugarren postu horrengatik borrokatzeko, eta denboraldiari merezi duen amaiera emateko. Lehenengotik azkenekora, egundoko lana egin dute urte osoaren zehar gure jokalariek, eta larunbat honetan lan horri azken etekina aterako diote.

Horretarako, lagungarria oso izango litzateke zaletuen laguntza, eta larunbat honetakoa aukera ezin hobea da laguntza hori eskaintzeko. Aldi berean, gure nesken denboraldia saritzeko Usabaleko harmaila betetzea baino modu hobeagorik ez dago. Hemendik guztiok animatzen zaituztegu ba, larunbatean 16:00tan Usabalen aurkeztera, TAKE Aralar Kirolak taldearen azken partiduarekin gozatzeko. Plan borobila arratsalde horretan jokatuko diren bi norgehiagoka handietaz gozatzea, garagardo bat eskutan, lagun artean, eta animatzeko gogoa gorputzean.

Aupa neskak! Azken jardunaldian inoiz baino gehiago… Eguuuurrrraaaaa!!!!!

1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu