Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

AZKEN BI LAURDENAK SOBERAN

Liderraren aurka jokatu zuen Take Uzturrek.

Iritsi zen larunbata, eta oraingoan Mondragon Unibertsitatea zuten aurkari. Arrasatekoak 1. zihoazten sailkapenean, baina horrek ez zituen beldurtu Take Uzturrekoak. Lehenengo laurdenerako bi helburu nagusi zituzten aurkarien kontraerasoak eragoztea eta defentsan elkarren artean laguntzea. Partidura ateratzerakoan helburu horiek barneratu eta ezinhobeto bete zituzten. Defentsako lan onaren ondorio izan ziren erasoan eduki zituzten aukera mordoa. Laurdena izugarri ona izan zen eta 8-7ko emaitza lortu zuten tolosarren alde. Beraiek agintzen zuten kantxan

Arrasatekoak galduta bezala zeuden eta presioa egitea erabaki zuten. Hala ere, Take Uzturrekoak ez ziren kikildu eta ondo atera ziren. Aurrerapauso handia aurreko partiduekin alderatuz. Ez zituzten saskiratze gehiegi lortu eta 12-16 iritsi ziren atsedenaldira.

Ondorengo bi laurdenak guztiz soberan egon ziren tolosarrentzat. Arrasatekoek zapaldu egin zituzten Tolosakoak. Neskek ez zuten lortu horri buelta eman eta etengabeko pase txarrek aurkarien kontraerasoak ekarri zituzten. Printzipioz zailtasunik ez zuten pasetan galdutako baloi kopurua handia izan zen. Azken laurdenean hobeto jokatu zuten erasoan, baina ez zuten asmatu eta 2 puntu besterik ez zituzten sartu.

Amaierako emaitza 18-43koa izan zen Arrasateren alde. Baina, aipatu beharrekoa da emaitzak ez duela islatzen partidu osoaren nondik norakoa. Bukaeran sentsazio gazi-gozoarekin gelditu ginen, lehen bi laurdenak ikaragarri onak izan baitziren eta ondorengo biak, berriz, alderantziz. Erakutsi zuten lehiatzeko gai direla, baita liderraren aurka ere. Ea hurrengoan 20 minutu beharrean 40 diren.

Datorren larunbaten Mutrikun izango dute norgehiagoka Take Uzturreko kadete neskek.

Animo neskak hau da bidea!! 1,2,3… TAKE!!!!

menu
menu