Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ondo entrenatzearen saria

Take Redline Mekanika - Ordizia K.E

Asteburuan Tolosako neskek sari bikoitza izan dute, saskibaloiaz disfrutatzeaz gain partidua irabazi ere egin dute, ondo entrenatzearen saria noski.
Esan bezala, azken entrenamenduak oso onak izan dira, bai jarrera eta bai kalitate aldetik. Eta hori, igande honetan kantxan ikusi zen.

Ezaguna genuen Ordizia K.E. taldearen aurka lehiatzea zegokien Tolosakoei, irabazi beharreko partidua zen sailkapenean postu egoki batean geratzeko.
Lehen hiru laurdenak, puntuei dagokionez, oso paretsuak izan ziren, hirugarren laurden amaieran 34-34. Laugarren laurdena erabakigarria izan zen, nesken defentsa eta eraso on baten ondorioz partidua Tolosako nesken alde, azken emaitza 54-40. Aipatzekoa azken bi minutuetan 9-0eko partziala egin genuela.

Zoriontzekoa neskek berrogei minutuetan izandako jarrera! Hau da bidea!
Aipatzekoa ere Saioaren (mini)debuta, pixkanaka kantxan laguntzen egongo da!

Disfrutatutako eta bizitako partida izan zen, horrela jarraitu neskak, oraindik erakusteko asko dugu eta!
1, 2, 3...TAKE!

menu
menu