Betebeharrak beteta Senior neskak

Tolosarrak zailtasun handirik, baino distira handirik gabe ere, menperatu zuten Donostiko Bilintx taldea 22-39ko markagailuaz.

Entrenamendu ordua izaten ohi dan ostirala 20:00tan jokatu zuen TAKEko senior nesken taldeak jardunaldi honetan. Aurkaria oraindik garaipena ezagutzen ez duen STL Bilintx. Kantxa Santo Tomas de Lizeoko ikastola. Ez dakigu ordutegia, motibazio falta, kantxan egiten zuen hotza edo zer, baino ostiral honetan ez zen ikusi talde honen ahalmen osoa. Helburua hurrengo asteetan, hau anekdota bezala uztea beraz!

Hala ere, garaipena lortzea da helburu nagusia norgehiagoka hauetan, eta hori ez zan arriskuan inoiz egon ostiralean. Hasieratik izan ziren nagusi Tolosarrak, batez ere defentsan oinarritutako lanari esker. Norgehiagoka hasteko, 0-8ko partziala lortzen zuten gure neskek, eta inoiz ez zuten markagailuan lidergoa galdu 40 minutuetan.

Dena ez ziran berri onak izan ordea partiduan, gutxika Donostiko neskak partiduan sartzen joan ziren, eta TAKE-koek ez ziren eroso kantxan. Erasoan asko kosta zitzaigun saskirako bidea lortzea, agian pazientzia puntu bat falta zitzaigun aukera onena aurkitzeko, eta normalean kontraerasotan iristen diren puntu ugariak, ez genitun ikusi kasu honetan. Hau dela eta atsedenaldira abantaila soilik 4 puntukoa zen TAKEtarren alde.

Baino, talde honetan ohitura bihurtzen hari den bezala, atsedenalditik bueltan ikusi ziren minutu onenak. Hirugarren laurden osoan defentsan intentsitatea dela eta, eta aurkariaren akats batzuk direla, Donostiarren markagailua 0n geratu zan 10 minutu hauetan, norgehiagoka erabakita utziz horrela. Argi dago, 1X1eko defentsan benetan saiatzen garenean, laguntzak benetakoak direnean eta ez itxurazkoak, defentsako errebotea gogokin ixten dugunean, talde honen defentsa benetan zaila dela hausteko. Hori izan behar du beraz beti bidea, eta geroz eta minutu gehiago luzatu intentsitate hori, geroz eta garaipen aukera gehio. Ekuazio hori gutxitan egongo da oker.

Partidua amaitzear zegoela, eta kantxan egondako geldiunea zela eta, batzuk lagun berriak egiteko aprobetxatu zuten, inoiz ez omen da momentu txarra. Azkenean norgehiagoka amaitzea lortu zan, 22-39ko markagailuaz. Aipatzeko lehen urteko seniorra daukagun Leyre Jauregik lortutako 12 puntuak, norgehiagokaren saskiratzaile nagusia izaten. Gazteleraz esaten den bezala, “Se pusó las botas!”, badirudi jartzeko ez, hauek kentzerakoan ordea eukitzen dituela arazoak…

Datorren urtarrilak 7an hurrengo lehia, partidu garrantzitsua dudarik gabe, lehen itzulian garaitu gintuzten Luberriko neskak aurpegiratzen baitu taldeak. Hau ondo prestatzeko 3 aste haurretik. Eguberritan lan hobea egiten duen taldea egongo da garaipenetik gertugo, ziur gu izango garela talde hori!!!

Aupa ekipo, 2017a earra izan da, eta 2018 oraindik hobea izango da!!!

menu
menu