Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Azken minutuak...

Take Redline Mekanika - Ordizia K.E.

Ihauterietaz gozatu ondoren, ostegunean ohikoa den bezala entrenamendua zegokien tolosarrei. Aste bateko festaren ondoren izandako entrenamendua izanik, ondo eta gogotsu entrenatu zuten neskek.

Ordizia K.E. taldea ezaguna dugu iada, bagenekien talde honen aurka, inoiz baino gehiago, berrogei minutuz borrokatu behar dela. Eta horrela egin zuten tolosarrak!

Lehen bi laurdenetan Takeko neskak aurretik joan ziren, baina abantaila oso txikiarekin, hiru puntuko aldearekin soilik. Hirugarren laurden hasieran, Ordizikoak jarraian sartutako bi saskiratzeekin markagailua berdindu zuten. Partidua oso paretsu joan zen azken minutuko azken laurdenera arte. Minutu hauetan Ordizikoak saskiratzeak lortzen zituzten bitartean, Tolosarrak huts egiten zuten. Azkenean garaipena kanpokoentzat, 45-54 markagailuarekin.

Garaipenak eskuetatik alde egin zigun arren, arro egoteko partidua izan zen. Defentsa indibidualean hobekuntza nabaritu zen, jarrera kontua besterik ez da! Batzuetan akats batzuk egin genituen, baina hortarako daude entrenamenduak, ikasten jarraitzeko! Eta talde honek ikasteko gogoak ez ditu falta!

Aupa neskak! 1, 2, 3...TAKE!

menu
menu