Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LANEAN JARRAITU BEHAR DUTE ORBELAKOEK

Hirugarrengoan ere ezin izan zen garaipena eskuratu.

Donostin jokatu zuten gure senior mutilek joan zen larunbatean, nahiz eta beste behin jarrera ona erakutsi zuten, aurkaria, gailentzen amaitu zuen eta partidua txarra izan ez zenarren, zapore gazi gozoa utzi zuen.

Taldea hazten ari dela ikusten da, errebotean izandako hasierako komeriei aurre egin zioten eta
lanaren bidetik ahulgune hori estaltzea lortu zuten. Beranduago, zeharkako blokeoekin ere asko
sufritu zuten, eta honi ere lana eginez eta elkarri lagunduz konponbidea aurkitu zioten.

Erasoan, taldeak dituen indarguneak eta aurkariaren ahulguneak identifikatzea falta da. Jokatzen den saskibaloia nahiko ona da, baino batzuetan abantailei etekina ez ateratzeagatik eta besteetan egoera oso zailak bilatzeagatik, kosta egiten zaie gureei saskira bidea aurkitzea.

Taldeak hazten jarraitu behar du, lanean, aste honetan beste hiru entrenamendu izango dituzte
zenbait gauza finkatu eta beste gauza berri batzuk gehitzeko, eta asteburuan Iraurgi, Usabalen
16etan, beste aukera polit bat talde zail baten aurka. Dena emango dute ziur eta garaipena
borrokatuko dute zalantzarik gabe.

Aupa mutilak, lehenengoa gertuago dago jada!!!
Eutsi goiari, Aupa Orbela eta Aupa Take!!!

menu
menu