Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE ALDE ZAHARRA TALDEAREN LEHEN PARTIDUA!

Larunbatean lehenengoz Usabalen jolastu zuten kadete mutilek Zarautzen aurka.

Denboraldiko lehenengo partidua zen tolosarrentzat, eta kantxan gogo handiz aritu ziren. Hain zuzen ere, 5 aste hauetan zehar egindako lan guztia erakusteko gogoz zeuden gure mutilak.

Beraz, beroketa on bat egin, eta partidua hasi zen!
Lehenengo minutuetan denboraldi hasieran talde gehienek egin ohi dituzten akatsak egon ziren kantxan bi taldeen aldetik. Oso azkar hartutako erabaki txarrak, baloi galduak... Hala ere, hasieratik, partiduko erritmoa gure mutilek inposatzen zuten. Lehenengo minutuetako urduritasunak pasata, erasoan asmatzen hasi ziren bi taldeak, eta atsedenaldira emaitza alde
handirik gabe iritsi zen.

Bigarren zatian aldiz, gure mutilen intentsitateak gora egin zuen eta ondorioz, markagailuan ere, alde egitea ere lortu zen. Aipatzekoak, Landerrek jarraian lapurtutako bi baloiek taldeari eman zioten gorakada. Azken emaitza, 42-28 TAKEren alde.

Denboraldi hasieran ondorioak ateratzea zaila den arren, larunbatean argi ikusi genuen emaitza
ona lortzeko atzeko lana ere oso garrantzitsua dela.

Partiduak ez dira soilik saskiratzeak lortuta
irabazten, eta hori argi eta garbi ikusi zuten gure mutilek larunbatean. Beraz, berriro astelehenetik aurrera, saskibaloiaz ikasten eta gozatzen jarraitzera!

Aupa mutilak eta Aupa TAKE!!

menu
menu